Skip to content
eBook Charts
US
Bi anai

Bi anai

Bernardo Atxaga

$11.99

Buy on Amazon View on Apple Books

Prefer it in print? See every format on Amazon →

Price on Apple Books. Amazon’s price may differ.

Read a lot? Try Kindle+ * · Compare subscriptions

Published
Genres
Fiction & Literature

Description

Etengabe errepikatzen den naturaren eta bere sasoien gurpilean Paulo eta Daniel bi anaien istorioa kontatzen digute txoriak, katagorriek, sugeak, izarrak eta antzarak. Urtea joan urtea etorri, beti bestelako eta aldi berean beti berdin ageri da Obabako irudimenezko lurralde hori, baina, gizakien arteko handinahi, irrika eta grinen agertoki krudela da. Paulo eta, batez ere, Daniel anaia atzeratua dira giza-krudelkeria horren biktimak. Gizakiok errenditzen gaituen naturaren lege zaharrean bildurik, Paulo eta Danielen munduko ibilera itogarriek bat egiten dute animalien fabulen munduarekin, eta irakurlearengan efektu zoragarria lortzen gainera: ihesaren eta kontsolazioaren sentipen askatzailea. Zail da asmatzen nork jarri duen gehiago bere aldetik, irudimen handiko idazleak ala dohain handiko kontalariak; izan ere, oso gutxitan bezala egokitzen baitzaio bata besteari. Emaitza paregabea da. Artista handi baten lana.